FAS ZINEKLUBA: “LURRALDE HOTZAK”

2021eko urtarrilak 19

18:30etan

El Carmen” aretoa, Indautxu plaza, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Lurralde hotzak  – 2018 – EH – 66 min. – Zuz: Iratxe Fresneda – V.O.S.C.

+ VIII. KORTEN! El ruido solar. Pablo Hernando   EH, 2020, 15’. Dok.

Edukiera mugatua (COVID-19). Ahal dela erreserbatu aurretik, info@cineclubfas.com helbide elektronikoaren bitartez

Irrintziaren oihartzunak (2016) filmoteketan murgiltzen baginen Mirentxu Loyarteren bila, oraingo honetan Iratxe Fresnedak ostertza zabaltzen du, eta bere bidaia-motxila oroitzapen, pentsamendu eta irudiekin kargatzen ditu. Bitakorazko koaderno bat, off ahots natural eta atseginarekin lotuta. Lehen fotograma, emakumearen argazki zahar bat (pelikulan zehar igarotzen den nortasun-ikurra), Ericeren testu bat aurretik.

Ezinezkoa da laburpen labur honetan etengabeko bidaia egitera gonbidatzen gaituen coctel-album honen osagaiak laburbiltzea (eta hausnartzeko). Erleen abaraska batetik urtegi batera, artzain batetik gaztelu batera, horiek izango dira abiapuntua. Eta parentesi artean, ‘arekak’ (desagertuak): geldiketa eta atzera begira, argazki batzuk (Eulalia Abaitua aurrendaria). Zinema eta paisaia tartekatuz ekingo diogu martxari: La Gaviota (Kaioa), Berlin, Suedia, Danimarka… eta Islandia (Lurralde hotzak!!!)

Trailerra

Trailer Lurralde Hotzak (eusk) on Vimeo

Gonb: Iratxe Fresneda (zuz), Pablo Hernando (zuz)