ARBASKO HEGALDIA

Juan Luis Zabala

Abuztuaren hasierako igande batean eta hain paraje ederrean, bakardadeak harritu ninduen lehenik, Casares de Arbastik eta Cubilla de Arbastik pasatu ondoren Aralla de Lunara bidean bizikletan nindoala, Arbas haranetik Luna haranera igarotzeko mendatetxoa igotzen hasita. Oso noizean behin baino ez nuen autoren edo furgonetaren bat gurutzatzen errepidean. Eskuarki leku ederrak hautatzen ditugu oporretarako, jakinda leku horietan gu bezalako turista asko izango dela, baina Leongo paraje haiek axioma hori urratzen zuten…

https://booktegi.eus/liburua/224/arbasko-hegaldia-juan-luis-zabala