ERDIALDE IDAZLAN LABURREN HAMALAUGARREN EDIZIOA

Lagun maiteak:

Eskutitz honen arrazoia ERDIALDE idazlan laburren hamalaugarren edizioaren aurkezpena da. Miranda Argako Euskararen Lagunak elkarteak antolatzen du Nafarroa osorak.

Aurreko ekitaldietan bezala, aurten ere ilusio osoz eta pasa den urteko parte hartze handia gainditzeko asmoz prestatu dugu. Horrexegatik, posible den neurrian jende guztia parte hartzera anima dezazuen eskatzen dizuegu.

Eskutitz honekin batera lehiaketaren oinarriak bidaltzen dizkizuegu. Iazkoak mantentzen dira. Idazlanak posta elektronikoaren bidez ere bidal daitezke; gainera, horrela, lan guztien bidalketa erraztuko dela uste dugu.

Neska-mutikoen lanek, jakina, beraien dohain propioak erakutsi behar dituzte. Ez diegu mesederik eginen haien lanak neurriz gora zuzendu eta desitxuratzen baditugu. Irakasleek eta gurasoek kontuan hartu hori, mesedez.

Aldez aurretik eskerrak zuen arretarengatik. Miranda Argan zuen idazlanen zain gaude, eta ausartzen gara beste zerbait gehiago ere eskatzera, posible bada: informazio hau interesatua dagoen beste edonori pasa diezaiozuen.

Eskerrik asko

Javier Bueno

Euskararen Lagunak elkarteko Lehendakaria

Arauak 2021