GASPAR RUIZ

Joseph Conrad

Iraultza-gerrak pertsonaia berezi asko atera ohi ditu gizartearen barealdietan bizitza apal askoren patua izan ohi den iluntasunetik. Pertsona banaka batzuk beren bizio edo bertuteengatik egiten dira ospetsu, edo beren egintzengatik, beste gabe, gerta baitaiteke aldi batean garrantzizkoak izatea; eta gero ahaztu egiten dira. Buruzagi banaka batzuen izenak berez geratzen dira bizirik borroka armatua bukatu ondoren eta luzaroago gordetzen dira historian; eta hala, gizonen oroimen bizitik desagertu ondoren ere, liburuetan jarraitzen dute…