FALLEN ANGELS

Maiatzaren 4ean, Wong Kar-Wai zuzendiaren beste film bat ikusiko dugu. Saio honetan, Michelle eta Leon-en bizitzan murgiltzeko aukera emango digu zuzendariak. Azkenean, elkar ezagutuko dira? Zein izango da Leon-en azken lana? Galdera hauen erantzunak, Truebako pantaila handian aurkituko ditugu.

Saioa, 19:00tan hasiko da eta beste behin ere, eskerrik asko! Sold out! Sarrera guztiak agortuak!

  • Duo luo tian shi. Hong Kong. 1995. 99 min.

  • Zuzendaritza: Wong Kar-Wai

  • Gidoia: Wong Kar-Wai

  • Musika: Frankie Chan, Roel A. García

  • Argazkilaritza: Christopher Doyle, Andrew Lau

  • Aktoreak: Leon Lai, Michelle Reis, Takeshi Kaneshiro, Charlie Yeung, Karen Mok, Chan Fai-Hung, Chan Man-Lei, Toru Saito, Benz Kong

  • Erromantzea/Thriller

Leon Lai soldatapeko hiltzailea bere lanaz nekatuta dago eta utzi egin nahi du. Michelle Reis prostitutak, Leoni enkarguak bilatzeaz gain, lan zikina egiten dio. Nahiz eta inoiz aurrez aurre ez diren ezagutu, Michelle Laiekin maiteminduta bizi da. Laik Karen Mok ezagutuko du, eta erlazio bat hasiko dute. Karenek Michelle eta Leonen artean bilera bat prestatuko du non Leonek bere erretiroa hartzeko asmoa kontatuko dion. Reisek, baztertuta sentituz, azken lan bat eskainiko dio Leon Lairi.