FAS ZINEKLUBA: “DRUK”

2021eko maiatzak 25

19:30etan

El Carmen” aretoa, Indautxu plaza, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

FAS Zinekluba

Druk – 2020 – Danimarka – 116 m. – Zuz.: Thomas Vinterberg – V.O.S.C.

Edukiera mugatua (COVID-19). Ahal dela erreserbatu aurretik, info@cineclubfas.com helbide elektronikoaren bitartez.

Lau irakasle afaltzeko elkartuko dira, eta filosofo baten hipotesiaren bueltan ariko dira, esaten baitu gizakia jaiotzen denean alkohol defizit batekin jaiotzen dela. Orduan, esperimentu bat egitea erabakitzen dute: egunez edatea alkohol tasa konstante bat izateko eta beren bizitzak hobetzeko bai lan arloan eta bai arlo pertsonalean.

Filmak bi ordu irauten du, eta lau pertsonaiak lanean nahiz lanetik kanpo ikusiko ditugu, haienganako enpatia sortuko zaigularik. Ia denoi gertatu zaigu noizbait gehiegikeria egitea, alkoholik gabe egingo ez genituzkeen gauzak egitea, eta, batzuetan, ongi sentitu gara.

Ez da irakaspen moralak ematen dituen filma; bai, aldiz, planteatu egiten ditu zenbait gai, hala nola bakardadea, motibazio falta, gizartearen presioagatik inhibizio gehiegia eta droga hori zenbateraino dagoen normalizatua gizartean. Antzezpen bikainak eta sekuentzia antologikoak; besteak beste, politikariak mozkorrak daudeneko irudi muntaiak.

Trailerra

https://www.youtube.com/watch?v=rJuCw0x8s6c&t=84s

Aurkezlea: Jon López (Fas)