FAS ZINEKLUBA: “BEGINNING”

2021eko ekainak 8

19:30etan

El Carmen” aretoa (FAS Zinekluba) Indautxu plaza Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

FAS Zinekluba

Beginning (Dasatskisi) – 2020 – Georgia/Frantzia – 130 min.

Zuz.: Dea Kulumbegashvili – V.O.S.C.

Edukiera mugatua (COVID-19). Ahal dela erreserbatu aurretik, info@cineclubfas.com helbide elektronikoaren bitartez.

Opera prima bat da, zinemaren aldetik ezezaguna zaigun herrialde batekoa. Donostiako jaialdira ospea hartu eta gero iritsi da; izan ere, Cannesko jaialdirako hautatua izan zen eta Toronton saritu egin zuten. Donostian, berriz, erratza pasatu zuen: Urrezko kontxa, eta sariak, zuzendari onenagatik, gidoi onenagatik eta emakumezko aktore nagusiaren antzezpen onenagatik.


Herri txiki eta lasai batean gertatzen da istorioa: Jehovaren Lekukoen komunitate bati eraso egingo dio talde estremista batek; hori dela medio, Yana, komunitateko liderraren emaztea, behera etorriko da. Hala, filma emakume horren bueltan harilkatuko da, harrapatuta egongo dena emaztearen, amaren eta lidergo erlijiosoari eusteko giltzarrizko “piezaren” rolean.

Trailerra

Beginning Película TRAILER en Español 2020 FilmTube Drama – YouTube