CALABUCH

Ekainaren 22ean Luis García Berlanga-ren  CALABUCH, 1956. Berlangaren jaiotzaren mendeurrena da eta hori ospatzeko, saio honetako filmaren hautaketa ikusleen esku utzi dugu. Hiru aukera eman genituen (Calabuch, Los Jueves Milagro eta Novio a la Vista).

Hurrengo estekan aurrerapen bideoa ikusi ahalko duzue. Gogoratu nahi dugu saio guztietako sarrerak online erosi daitezkeela hemen, eta asteazkenean hilak 26 Zinema Korner-eko terrazan sarrerak erosteko aukera egongo dela, arratsaldeko 17:00tatik 20:00ak arte.