EUSKOAREN BILTZAR NAGUSIA

Uztailaren 10ean, larunbatarekin, 9etan
Henri Grenet entzutegia,

Arteen Erdigunea – Baiona

 

Euskoaren Biltzar Nagusia Baionan iraganen da uztailaren 10ean, larunbatarekin 9etatik 12:30ak arte. Elkartearen bizian momentu garrantzitsu bat da eta bertan Euskoari buruz dituzuen ideiak eta aurkeztuak zaizkizuen proiektuei buruz trukatu dezakezue.

 

Egitaraua

8:30: Harrera kafe eta kruasantekin

9:00: Biltzar Nagusia:
– 2020eko bilan morala eta kontuak
– Ze berri 2021ean?
– Onespen eta Gidaritza batzordeen aurkezpena
– Kolegioen Batzordearen hautatzea

 

12:30: Jateko eta edateko eskainia BNaren ondotik.

 

BNra ezin baduzu hurbildu, 2021ko prokurazioa deskargatu dezakezu eta zure ordezkari bat izendatu.

 
Gidaritza batzordearentzat,
Xebax Christy – Lehendakaria

Zure moneta da, zuk duzu erabakitzen!

Izen emateak