KRESALA ZINEKLUB-A – 2020 2021 IKASTURTEKO BALANTZEA

Azken ikasturtea gogorra izan da, murrizketak direla eta dena birplanteatu behar izan baitugu. Egia da oso erantzun azkarra eman geniola lehen konfinamenduari, eta hasi eta egun gutxira online solasaldiak jarri genituen martxan.

https://www.noizagenda.com/noticias/43662/kresala-zinekluba-se-suma-al-streaming-y-comparte-contigo-sus-coloquios-cinfilos-de-marzo

Deseskaladan aire zabaleko zinema martxan jarri genuen kutxakulturrekin egindako kolaborazioari esker.

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/cultura/2020/06/11/programacion-kutxa-kultur-gauak-volvera/1035996.html

Urrian, zinemaldiaren ondoren, truebako zinema-saioetara itzuli ginen, baina egun aldaketarekin, edukiera murriztearekin, amaiera-mugarekin, eserleku zenbakituekin… Horrek guztiak gauzak prestatu eta gure lan egiteko modua aldarazi digu, orain online salmenta dugu, entradium plataforman, eta astero aretoa betetzen dugu.

https://entradium.com/es/organizers/kresala-zinekluba

Filmak aurkezteko gonbidatuak ere asko murriztu ditugu. Baina leiho bat ireki digu munduari, mundu osoko zuzendari eta aktoreei beren filmak aurkezteko bideoak bidal diezazkiguten hasi baikara, eta, egia esan, egiten ari dira.

https://www.instagram.com/kresalazinekluba/reels/

Orain, denboraldiaren amaiera gerturatzen ari den honetan, balantzea egin dugu, eta, agian, pandemiak komunitate zinematografiko gisa eboluzionatu dugula ikusten dugu.
Baina edukiera murriztearen ondorioz, diru sarrerak ere behera egin dute, eta saio guztiak defizitarioak bilakatu ditu. Hori dela eta, 2015etik bere horretan jarraitzen zuten sarreren prezioak igo egin behar ditugu. Hurrengo ikasturtetik aurrera, sarrera arrunta 6 €koa izango da, eta deskontuduna 5 €-koa. Baina ez genuen nahi gure ikuslerik leialenak kaltetua k izatea, eta horregatik sortu dugu kresala lagun txartela (atxikituta doakizue ikusleei sartu diegun gutuna, informazio guztiarekin).

  • Kresala zinekluba nazioarteko federazioan sartzea

Duela 2 urte, euskal zinekluben arteko topaketa bat antolatu genuen, eta zorte handia izan genuen garai hartan nazioarteko zineklub-federazioko idazkaria zen Julio Lamaña-ren parteharzte edukitzarekin.
https://www.sistersandthecity.com/agenda/encontro-de-cineclubs-zineklub-topaketa /
Berak animatu gintuen nazioarteko federazioan parte hartzera, eta halaxe egin dugu. Horren ondorioz, 2021ean Mexiko Hirian ospatzen den Kulturen Iberoamerikako Hiriburutzan parte hartzera gonbidatu gaituzte.

https://procine.cdmx.gob.mx/comunicacion/nota/procine-presenta-actividades-audiovisuales-para-honrar-designacion-de-capital-iberoamericana-de-las-culturas-2021

Zinekluben artean sareak ehuntzen joateko, Kixote sarietako anaia txikiak antolatu ditugu, K.Sariak

Sarien aurkezpen-gutuna atxikitzen dugu.

  • Kresala zineklubaren 50. urteurrena

2022an zine klubaren jaiotzaren 50. urteurrena ospatuko dugu, saio bereziak eta ezustekoren bat edo beste prestatzen ari gara datorren urterako, baina oraindik zenbait kontu ditugu lotzeko.