OPORRETAN LAGUNAK EDO FAMILIA ERREZIBITUKO DITUZU?

Proposa iezaiezu euskoak erabiltzea, eta, ondorioz, tokiko ekonomiaren eta zirkuitu laburren alde egitea!

Horretarako, bi aukera:

  • Bakantzak euskoz” kontuak aukera ematen du euskopay aplikazioarekin euskoak erabiltzeko, baina baita aldaguneetan billeteak eskuratzeko ere. 2 €-ren truke, bi hilabete arteko epean erabil daiteke kontu hau. Eta kontu bat irekitzeko 5 minutu besterik ez da behar!

  • Eusko billeteen gutun-azalak eskura ditzakezu Turismo Bulegoetan.

 

Euskoak eskuratu ondoan, Ipar Euskal Herriko bazterrak (berriz) ezagutzera joan zaitezke, Oporrak euskotan ordaintzeko 7 zirkuituko gidaliburuarekin!

Asteburu batez edo bi astez, bertakoa izan ala bakantzatiarra, usaiako bideetarik kanpo 

ibili tokiko monetarekin! 

Argibide guziak bakantzakeuskoz.org webgunean 

Bideoa:

Eta bakantzak euskoz pasatzen bazenitu? – YouTube