GERTATZEN ARI DEN MUNDUAREN AKABERARI BURUZ

Charo Lopes (itz: Txerra Rodriguez)

2020ko abuztua, Galizian, euripean, euri jasa itzela. Aurreko egunean Charo Lopes-ek oparitu zidan liburu hau, dedikatoria eta guzti. Itsasertzean euria zelan jausten den begira nagoela, liburua hartu nuen. Poema bat irakurri nuen. Gustatu zitzaidan. Hurrengo irakurri nuen. Hau ere gustatu zitzaidan. Liburu osoa irentsi nuen eta berriro hasi nintzen. Handik laupabost egunera Charorekin berriro batu eta esan nion: itzuliko dut zure poemategia. 

 

https://booktegi.eus/liburua/258/geratzen-ari-den-munduaren-akaberari-buruz-charo-lopes-itz-txerra-rodriguez