PARTE HARTZE BIDEZKO AURREKONTUA: ZURE 3 PROIEKTUEN ALDE BOZKA EZAZU! 

Herriak proposatu urraspide berri-berri horrek etapa berri bati ekiten dio orain, proiektuak hautatzearena.

Hainbat hilabete lanean, gogoetan eta elkar adituz aritu ondoren, 25 proposamen hautatu ditu jarraipen batzordeak, zein baino zein interesgarriagoak denak.

Honako esteka honetan dituzu proiektuak: https://www.hendaye.fr/eu/herriko-etxea-zerbitzuak/herritartasuna/1-parte-hartze-bidezko-aurrekontua/proiektuak/

NOLA BOZKATU?

2021eko urriaren lehenetik azaroaren 14ra

  • Bide elektronikotik, hemen:  hendaye.fr/votez(kasu, urriaren lehena arte ezinen duzu bozkatu)

  • Herriko Etxean, Gazteria eta Digitala Zerbitzuan, Denentzat gizarte zentroan eta udal mediatekan kokatu hautesontzietan.

  • Merkatuetan, 9:00etatik 12:00etara, urriaren 13 eta azaroaren 10 asteazkenetan, bai eta urriaren 16 eta azaroaren 6 larunbatetan.

Kasu, behin besterik ezin duzu bozkatu. Iruzur orok pertsona horren boz guztiak ezeztatuko lituzke.

NORK BOZKA DEZAKE?

Herritar orok bozka dezake gutxienik 9 urte baditu, herrian bizi bada edo bertan ikasi edota tokiko zergak ordaintzen baditu.

Orain zuri da erabakitzea!

Katalogoa linean ikus ezazu

JENDE ORORENTZAKO FOROA 

Zatoz proiektuen gidariekin mintzatzera urriaren 2an, Gaztelu aretoan, 14:30etik 18:00etara eginen den topaketara. Osasun baimena baitezpadakoa da.