MAITASUNAREN ITXIERA

Antzerkia
  •  Urriak 20 | 20:00

  •  Michel Portal antzokia | Baiona

Bereizte bat. Eneko eta Miren. Lehenak hitz egiten du eta bigarrenak aztoraturik entzuten du. Gero, bigarrenak hitza hartzen du eta lehenak haren egia entzuten du. Bi antzerkilari, Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga. Bi bakarrizketa, bi bloke, hitzaren botereak eta isiltasunaren minak arraildu espazio leun batean. Clôture de l’amour antzezlanaren euskarazko lehen bertsioa da hau, eta Pascal Rambert idazleak berak taularatu du. Gaitzeko antzerki-balentria!

Testua, zuzendaritza, eszenografia, argiak eta jantziak: Pascal Rambert. Itzulpena eta bertsioa: Eneko Sagardoy, Danele Sarriugarte. Antzezleak: Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy. Zuzendari laguntzaileak: Lucia Astigarraga, Nagore Navarro. Eskerrak: Jordi Buxo eta Teatro Kamikaze.