POESIA TAILERRA

Adixkide olerkaria,

Datoren tailerra urriaren 30ean, Juankar Mugartza-rekin, Iruñean iragaitea proposatzen dugu/

Hona hemen, iragarki batekin, berak igorri digun mezua:

Ikusiz lekuak mugatuak direla izenen ukaitea beharrezkoa zaigu urriaren 25a baino lehenago.

(Gure helbidea: olerkibilduma@sfr.fr)

Hatsa elkartea

——————-

Gaia:

“Julian Gayarreren sorbalda gainean pausaturiko urretxindorra”

Goizean: 10:30ean Gaztelu Plazako kioskoan bilduko gara.

Goizean: 11:00etan kafea Iruña Kafetegian

Goizean: Takonera parkera ibilaldia, Julian Gayarreren iturriraino

Eguerdian: Bazkaria Geltoki Tabernan, 25 euro, 14:30ean.

Arratsaldean: Poesia tailerra, Geltoki-n bertan (autobusen geltoki zaharrean). Lekua erreserbatuta 18:00ak arte.

GEHIENEZ 10-12 lagun, geletan jende gehiagorentzat lekurik ez baitago.

Larunbata izanik Iruñeko leku guztietan asteburuko menua dute eta badakit jende asko diruz gaizki dabilela, baina uste dut beste lekuetan edo prezio bera eskatuko digutela edo gehiago. Baten batek arazoak izango balitu hori ordaintzeko, ikusiko genuke nola egin denon artean laguntza emateko. Goizeko kafearena, nire kontu.

Biltzeko ordua, 10:30ean, Kioskon, edo 11:00etan kafetegian jarri dut, jendeari denbora emateko Iruñera iristeko.