KAYAK IRAULTZEN DENEAN ARNASA HARTZEKO GAILU BAT, PIANO-JOTZAILEENTZAKO TABURETE BAT ETA EGUZKI ENERGIA HARTU ETA KANPADENDA BIHURTZEN DEN MOTXILA BAT, NUPEKO INGENIARITZA MEKANIKOKO GRADUKO LANAK

Leyre Álvarez, Tuterako campusean.

Leyre Álvarez, Alejandro Díaz eta José Manuel García dira lan hauen egileak, José Ramón Alfaro Tuterako campuseko irakasleak zuzenduta.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza Graduko ikasleek gradu amaierako zenbait lan egin dituzte, besteak beste, eskimotaje-maniobran arnasa hartzeko aukera ematen duen gailu bat (kayak irauli eta ahuspez gelditzen denean zuzentzea), piano-jotzaileentzako taburete ergonomiko bat, egokitzen dena, eta eguzki-energiaren bidez bizirauteko aukera ematen duen berokuntza duen motxila bat, kanpadenda bihurtzen dena. Hiru lanen egileak Leyre Álvarez Jiménez, Alejandro Díaz Busto eta José Manuel García Labarga dira, hurrenez hurren, eta, hiru kasuetan, José Ramón Alfaro López Ingeniaritza Saileko irakaslea izan da lanen gidaria. Titulazioa Tuterako campusean ematen da.

Erregulatzen diren tabureteak eta pedalek Fisioterapiako graduan hautemandako beharrei erantzun die (hori ere Tuteran ematen da). Juan Ignacio Latorre Biel NUPeko Tuterako arloko zuzendari eta Ingeniaritza Saileko irakasleak azaldu duenez, “Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza Graduko titulazioaren profilaren ondorioz, sormen handiko lanak egiten dira, eta, gainera, askotariko gaien benetako arazoak konpontzen dituzte. Gainera, Fisioterapiako graduarekin duen sinergiak, batzuetan, diziplina anitzeko osagai interesgarria ematen die“.

Arnasa hartu, kayakaren barrenean gelditutako airearekin

Leyre Álvarezek diseinatutako gailuak –piraguismoan izan zuen esperientziatik sortutako ideia– “Kayakean iraultzen denari denbora estra batez airea ematea bilatzen du, eskimotaje-maniobra egiteko saiakeren kopurua handitzeko aukera emanez, bai eta ontziaren barnean atxikitzen den airea erabiliz arnasa hartzeko lasaitasuna ere, kayakista bertan sartu eta estalkia jartzen duenean”, dio egileak.

Presio hidrostatiko ezberdinak jasanda, giza gorputzak arnasa hartzeko duen gaitasuna ikertzeko hainbat ikerketa eta probaren ondoren, “Arnas hodi batek izan dezakeen gehienezko bolumena kalkulatu zen, eta espazio hermetiko batek airea inspiratzeko duen gaitasuna aztertu“, dio. Ondotik, prototipo baten diseinua egin zen, proba errealetan eraginkortasuna frogatu duena.

Taburete ergonomikoa eta pianoa jotzeko pedalak erregulatzeko sistema

Alejandro Díazen lanak, bestalde, bi helburu ditu: batetik, egokitu daitekeen taburete ergonomiko bat diseinatzea eta eraikitzea, pianoa jotzekoa, eta, bestetik, edozein pianoren pedalera erraz egokitzeko moduko aparatu bat diseinatzea, zangoak irekitzeko posizio egokian jar daitekeena.

Horretarako, aurrena, piano-jotzaileek jasaten dituzten patologiak eta eta merkatuan dauden tabureteak aztertu zituen, eta, ondotik, NUPen tailerretan prototipo bat egin zuen, “Jarreraren azterketa bat egiteko balioko duena (piano-jotzaileen bizkarraren, sorbalden eta zangoen jarrera)“, egileak dioenez, “bai eta behin betiko taburete bat diseinatzeko ere“. Alejandro Díazek, bere lanean, Ana Ibañez Pegenaute Fisioterapiako Graduko irakaslearen laguntza izan du.

Eraldatzen den mendiko motxila ekologikoa

Hirugarrenik, José Manuel García Labargaren gradu amaierako lanak helburu hau izan zuen: mendiko motxila bat diseinatzea, kanpa-denda indibidual bihurtzeko gai izanen dena, eta manta termiko baten eta eguzki-plaka batzuen bidez erabiltzaileari beroa emateko gai izanen dena.

Lanean, “Bideragarritasun teorikoaren azterketa bat eta lehen modelo bat egin dira oihalen forma eta patroiak zehaztearren. Aparatuaren ekoizpen-etapak ere aztertu dira, eta haren bizi-zikloaren analisia egin da, eta horrek agerian uzten du material birziklatuak erabiltzeak abantaila duela ehunak egiteterakoan”, dio egileak.

José Manuel García Labarga, Tuterako campusean.

Alejandro Díaz, diseinatu duen taburete prototipoa azaltzeko bideo baten fotograma bat.