AZAROAK 17 ASTEAZKENA – ANTZERKIA – DONAZAHARRE

Euskal Hirigune Elkargoaren kultura denboraldiak hainbat ikuskizun proposatzen ditu lurralde osoan, denak Euskoz ordaintzen ahal dira.

« Tarot d’Iparralde» Midi à l’Ouest konpainiaren emankizuna feriako antzerkiaren eta lurraldeko ikerketaren arteko proiektu bat da. Martine, aldi berean, Madame Irma aztia eta Columbo detektibea da. Errealitatea argitzeko tarot karten abilezia poetikoaz, umoreaz eta zentzu kritikoaz baliatzen da.

Donazaharreko herriko etxean – 19:30

Ordaintzeko moldeak: erreserba telefonoz (06 35 16 25 91) eta gero euskoz pagatzen ahal da lekuan berean ( eusko billeteak edo euskopay).