AZAROAK 27 LARUNBATA – OBJEKTU ANTZERKIA / TXOTXONGILOAK – MAULE

« Jeveuxjeveuxjeveux » Graine de Vie konpainiaren emankizuna.

Zer erran nahi du handitzeak, haur gastatua zarelarik, naturak beti hainbeste eman duen baina bat-batean dena berriz har dezakeen mundu batean?

Maule Baitha – 14:30

« Princesse K » Bob Théâtre konpainiaren emankizuna.

Printzesa eder baten istorioa da. Gaztelu gotor batean bizi da, oihan zabal batez inguraturik. Bere erresuman, jende atsegin asko dago. Bizia ederra eta goxoa da, han. Klima eztia da, natura eskuzabala, txoriak dirdiratsuak, hartzak zintzoak… Baina… Errege-familia gisako horren baitan, batere gisakoa ez den traidore bat dago!

Parrokiako sala – 16:00

« Les petites géométries » Juscomama konpainiaren emankizuna.

Gure aitzinean, buruz buru, bi identitate karratu norgehiagoka ari dira, hitzik gabeko baina keinu eta irudi anitzeko solas bizidun eta konplexuan. Aldaketa kubiko eta zentzugabeekin jostetan ari dira, giza elkarrizketen eta harremanen mila alderdien erakusteko.

Parrokiako sala – 17:00

Ordaintzeko moldeak: erresba telefonoz (06 35 16 25 91) eta gero euskoz pagatzen ahal da lekuan berean (eusko billeteak).