KREIVA GUNEAK IRUÑEKO ERDIGUNEAN ATEAK IREKIKO DITU

Sormena eta artea gure egunerokoaren parte diren gune sortzailea.

Taldea osatzen duten hiru pertsonen kezkari esker sortu da Kreiv Gunea, 10 urte baino gehiago daramatzate komunikazioarekin lotuta. Lehenengo arrazoia sinplea da, lan egiteko toki bat behar genuen, ESTUDIO gisa aurkitzen ditugun komunikazio proiektuak garatzeko espazio bat. Baina Kreiva gunea ez da komunikazio ESTUDIO bat soilik.

Toki hau eta ez beste bat aukeratzeko eta proiektu honekin arriskatzeko beste arrazoia artearekiko maitasuna da. Horregatik sortu dugu Kreiva EXPOA.

Kreiva EXPOA bertako artisten lan grafikoa ezagutzera emateko gunea da. Erakusketa bat dugu beti, lanak salgai dituena. Hainbat teknika eta erreprodukziorekin egindako jatorrizko lanak izan daitezke, edizio mugatuko formatu desberdinetan.

Beraz, bai enpresa bat baldin baduzu eta komunikazio estudio baten bila bazabiltza, bai EXPO eremuan ikusgai dauden lanez gozatzera bazatoz ere, pozik hartuko zaitugu gure GUNEAN, Iruñeko Berria karrikako 16. zenbakian.