‘LAPSUS’ ERAKUSKETA

Ziudadelako Bolborategian ‘Lapsus’ lana egonen da ikusgai, José Carlos Díaz de Cerio artistaren atzera begirako erakusketa

Ziudadelako Bolborategian ikusgai dago José Carlos Díaz de Cerio artistaren ‘Lapsus’ erakusketa. Izenburuak aipamena egiten dio obra batzuk eta besteak bereizten dituen distantziari, dela ekoizpen daten arteko distantziagatik, dela garatzen duten ideiaren ikuskeragatik.

Erakusketa, otsailaren 6ra bitarte egonen dena zabalik, Díaz de Cerioren lanetik atzera begirako ibilbide bat egiten du, bere ibilbide artistikoaren hasieratik, ‘Euritmia’ erakusketarekin, bere azken ekoizpenetara bitarte: olio-pinturak, paperak eta konposizio bolumetrikoak, horietako gehienak azken bi urteetan eginak. Harmonia, oreka, erritmoa eta ordena bere produkzioan beti tokia duten elementuak dira. Horien guztien eduki kontzeptual, tekniko eta filosofikoak eta horien presentziak obran iradokizun eta gonbidapen bat egiten dute: begiratzen duenak gogoeta eta irakurketa mantsoa egitea eta birsortzea. Díaz de Cerioren obrak, arrazionaltasun eta metodo dosi handi batekin, arakatzen du, funtsean estetikoa den beste errealitate baten konfigurazioa, oinarri hartzen duena formaren eta hondoaren arteko harreman dialektikoa, adierazlearen eta esanahiaren artekoa, estetikoaren eta etikoaren artekoa.

José Carlos Díaz de Cerio Los Arcosen (Nafarroa) jaio zen, 1964an. Iruñean bizi eta lan egiten du. Autodidakta da, eta artearen hainbat arlotan lan eginez garatu du bere jarduera artistikoa eta irakaskuntza jarduera, pinturatik abiatu eta ilustraziora, diseinutik eta, artista polifazetiko gisa, baita musikatik ere pasata.

Erakusketa ikusteko bisita-ordutegiak, gainontzeko aretoetan bezala, honako hauek izanen dira: 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; eta igande eta jaiegunetan soilik goizez.