ALEX TXIKON ETA BERE TALDEAK SAMAGAUNEN JARRAITZEN DUTE EGURALDIAREN ONDORIOZ

  • Egun eguzkitsu batzuen ondoren, gaur elurra itzuli da

  • Ekipoa meteorologia egonkortu arte itxoiten ari da, eta aldi berean, bertako biztanleen artean murgiltzen, haien abegitasuna nabarmenduz.

Elur-jausiak izateko arriskuarengatik (5. maila Europako eskalan) eta euren dendak estaltzen zituen ia 3 metroko elur metatuarengatik joan den urtarrilaren 8an Manasaluko Oinarrizko Kanpamentua utzi behar izan zutenetik, 3.400 m-ra dagoen herrixka horretan daude.

Aurreikusi bezala, Samagaunen eguzki-egun batzuk izan dituzte, baina, iragarri zutenez, ez dira nahikoak izan elurra finkatzeko eta egonkortzeko. “Eguraldiaren iragarpenari oso adi gaude. Gaur -5 gradutan gaude, eta esaten digutenaren arabera, datozen egunetan hotz eta elur gehiago izango dugu. Itxoiten jarraitzea besterik ez dago, baina gure jarrera oso positiboa da oraindik”, Alex Txikonek adierazi duenez.

Alpinista bizkaitarraren arabera, “espedizioaren erdialdearen inguruan gaude. Neguko elur gehiena bota izana eta otsaila lehorragoa izatea, prezipitazio gutxikoa, eta haize zakarrek ez harrapatzea espero dugu”.

Taldea Samagaunen kontzentratuta dago beste espedizio batzuetako kideek menditik alde egin duten bitartean. “Atseden hartzeko eta indarberritzeko aprobetxatzen ari gara. Pixkanaka-pixkanaka Samagauneko bizitzan murgilduz, egunez egun, besoak zabalik hartu gaituzten bertako biztanleen antza hartzen ari gara. Gaur bertan, adibidez, hileta batera joan gara”, azaldu du Txikonek.

Gogorarazi beharra dago, duela egun batzuk Txikonek azaldu zuen bezala, “gaur egun ezinezkoa dela 2. kanpamentura iristea, aste hauetan elur asko bota duelako eta guztia finkatzeko eguzki-egun nahikorik ez delako egon. Ez dugu arriskurik hartuko, mendira itzultzeko gogo handia dugu, baina burua hotz eduki behar da, ahal denean egiteko”.