GOIZIAN ARGI HASTIAN

Pierre Bordazarre, Etxahun Iruri (XX. mendearen lehen erdian)


Goizian argi hastian, ene leiho-hegian

txori bat pausatzen da eta goratik hasten kantan.

Txori eijerra, hain alegera, entzüten haidanian,

ene bihotzeko tristüra laister duak aidian.


Ene txoririk maitena, zertaz jin hiz nigana

iratzarrazi nialarik ametsik eijerrena,

jinik hain goizik, uste hiena baniala hanitx pena?

Ez, ez, habil kontsolatzera malerusago dena.


Txorittua juan düzü, ta ez arra agertü

dolütan niz othe zaionez nik errana gaitzitü,

goiz güzietan, ene khanberan, trixterik nik hidürü,

nahiz haren aire xarmant bat berriz ere behatü.