“EL ARALAR” (1894-1897)

Merkataldinda eta Estafeta karriketako egunkari hau 1894ko otsailaren 2an agertu zen. Sortzailea, Arturo Kanpion, nafar hautetsi zen, baita Bizkaiko senadorea ere. Gregorio Perez de Agoitz zuzendari lanetan, ohiko erredakzioan Altadill, Antsoleaga, Iturralde eta Oloritz zeuden. Lau orrialdekoa, informazioaz landa eskutitzak, telegramak, bitxikeriak, kritika eta iragarkiak zituen. 1897ko abuztuaren 30ean azken zenbakia atera zen.

Egunkari honek “Gamazada” topatu zuen ibilbidean. Ildo honetatik, 1894ko otsailaren 13an hedaturiko “Agur… Gure Jaunak” artikulu nagusiak argitaratzaileen jarrera islatzen digu, hasieran “marchad, hijos preclaros de la noble Euskaria” aldarrikatu eta amaieran “y los echeco-jaunak enseñan a sus hijos a pronunciar con amor y con respeto los nombres de los que hoy supieron salvar la patria de un grave desafuero y de una vergüenza grande” azpimarratzeko.