ARIETA HAUR ESKOLA

Arieta Haur Eskolak datorren ikasturterako aurreinskripzioak ireki ditu.

Martxoaren 15era arte egin ahal izanen dira, aurrez aurre, Udaletxeko Erregistroan edo telematikoki Egoitza Elektronikoaren bidez

Oraingo honetan, aurrez aurre izena eman behar da, goizez udaletxeko bulego orokorretan, erregistroan (beheko solairuan)—, edo, bestela, telematikoki, Egoitza Elektronikoaren bidez, helbide honetan: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/

Udalaren web gunean jarri da tramitea egin ahal izateko behar den dokumentazio guztia eta bete beharreko eskabidea. Eskaera PDF formatuan bakarrik eskuratu ahal da. Halaber, zalantzarik izanez gero, Eskolarekin harremanetan jar gaitezke 9:00etatik 14:00etara, 948 552039 telefonoan.