‘NAFARROAKO OSTALARITZAREN HISTORIA, EMAKUMEEK KONTATUA’

Nafarroako ostalaritzaren historia, emakumeek kontatua’, argazkiak eta testigantzak biltzen dituen omenaldi-erakusketa

20 estudio-irudik eta 40 etxe-argazkik osatzen dute Kondestablen ikusgai dagoen ‘Nafarroako ostalaritzaren historia, emakumeek kontatua’ erakusketa. Argazkiek 22 eta 75 urte bitarteko 25 emakume ostalariren eguneroko bizitza islatzen dute; emakume horiek guztiak jardunean daude, eta askotariko negozioak dituzte, hala nola mendiko benta bat edo gaueko aisialdi-taberna bat.

Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak (ANAPEH) egin eta Iruñeko Udalak jaso duen proposamena da, eta apirilaren 19ra bitarte egonen da ikusgai.

Erakusketak ostalaritzan bizitza eman duten emakume guztiei omenaldia egin nahi die.

Irudiek azpimarratzen dute emakumeak ere ostalaritzaren historiaren parte direla, maila guztietan, hala nola establezimenduak kudeatzean, garbiketa-lanetan, negozioen jabetzan eta suen maneiuan, askotan gizonezkoen irudiek ikusezin bihurtu dituzten lanetan. Gerenteak, sommelierrak, zerbitzariak, sukaldariak edo jabeak ziren edo diren arren, “Nagusia al dago?” galderari aurre egiten jarraitzen dute. Horregatik, haien gogoetak jasotzeko, argazkiekin batera haien testigantzak, gainditze-istorioak eta ostalaritzan emandako bizitzak agertzen dira, sektore horretan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egin nahian.

Erakusketa apirilaren 19ra bitarte ikusten ahalko da Kondestablearen jauregiko patioan, astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 22:00etara, eta igandeetan, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Argazkiak Nafarroako askotariko tokietatik datoz, hala nola Argedasetik, Belaguatik, Leitzatik eta Larragatik, hortaz, erakusketa ibiltari bihurtuko da apiriletik aurrera.

PROTAGONISTAK

  • Ana María Gabás Martínez, 55 urte; Nerea Urzainki Gabás, 28 urte eta Idoia Urzainki Gabás, 22 urte.  Juan Pito benta. Izaba, Belaguako mendatea.

  • Arantxa Galarza Lecea, 49 urte. Bodegón Sarría. Iruñea.

  • Beatriz Huarte Cruz, 50 urte. ANAPEHko idazkari nagusia. Iruñea.

  • Beatriz Zabaleta Cestau, 75 urte. Beatriz Enea jatetxea. Leitza.

  • Belén Martínez Rupérez, 62 urte. Feel the Music garagardotegia. Antsoain.

  • Belen Urrutia Hualde, 51 urte. Elbeteko Posada. Elbete

  • Consuelo Urmeneta Resa, 54 urte. Camino de Las Bardenas Landa Hotela eta Dezerto Bardenas ostatuak / Bardeetako bidea. Argedas.

  • Diana Díez Perea, 35 urte. Baluarteko Terraza, Catering Cock. Iruñea.

  • Eva Gómez Ullate del Pozo, 57 urte. Nicolette taberna. Iruñea.

  • Iratxe Garro Nekotxea, 47 urte, eta Gema Garro Nekotxea, 41 urte. Aiñari Lojan, Urzainki.

  • Maite Fernández Santacruz, 60 urte, eta Clara Fernández Santacruz, 68 urte. El Temple ostatua. Iruñea

  • Idoia Etxeberria Irigoien. 48 urte. Beintzako Orbela aterpea. Beintza-Labaien.

  • Mª Ángeles Ezquer Aznárez. 57 urte. Katalin Garde landetxea. Izaba.

  • María Ángeles Rodríguez Reta, 61 urte. ANAPEHko lehendakaria. El Castillo hotela. Larraga.

  • María Jesús Ayestarán Oquiñena. 52 urte. Ayestarán hotela, Lekunberri.

  • Maritxu Erbiti Beloki, 55 urte. Etxalekuko Herriko Ostatua

  • Mirentxu Goienetxe Irigoien, 50 urte. Tresanea Turismo Apartamentuak. Ituren.

  • Rosa Galán Calero, 49 urte. Chez Belagua. Iruñea.

  • Stephanie Mutsaerts Hermans, 53 urte. Northern Spain Travel. Iruñea.

  • Lorea Luzuriaga Badiola, 48 urte, eta Haizea Luzuriaga Badiola, 43 urte. Donamariako Benta. Donamaria.