2022 MEDIA DEIALDIAK ARGITARATU DITUZTE

2022rako Europa Creativa MEDIA eta Cross Sectoral deialdiak

argitaratu berri direla jakinarazi nahi dizuet.

Slate funding, TV & Online Content, Festivals, Networks of European Festivals, Video Games & Immersive Content, Talents & Skills, Markets & Networking, 360º, European Film Distribution, Innovative Tools & Business Models, European VOD networks and operators, Films on the Move, Media Literacy eta Jornalism Partnership deialdiak argitaratu ditu Europa Creativa MEDIA Programak.

Gure webgunearen eta Facebook-en bidez aurkituko duzue deialdi guztien informazioa. Gainera, Agentziak antolatutako Webinarretan sar zaitezkete EACEAren webgunean.

Gogoan izan MEDIA laguntzek ez dutela finantza arloko diru-laguntza soila biltzen; izan ere, MEDIA markak beste finantzaketa-iturri mota batzuetarako ateak ireki diezazkizueke.

Deialdien inguruko edozein zalantza izanez gero, horiek argitzeko eta eskaeren inguruko laguntza jasotzeko bulegora etortzera gonbidatu nahi zaituztegu.