JABI VILLARREAL

Jabi Villarreal artista eta irakasle iruindarraren erakusketa-omenaldia Kondestablearen jauregian egonen da ikusgai

108 artistak, kidek, EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslek eta ikaslek sortzaile polifazetikoa gogora ekarri dute beren lanen bidez

Arte ederren fakultatetik’ izenburua duen erakusketak 108 artistaren, kideren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko irakasle eta ikasleen lanak biltzen ditu. Fakultate horretan aritu zen irakasle 1987tik 2019an hil zen arte, Marrazketa eta Teknologia Berriak eta Infografia irakasgaietan.

Villarreal artista esperimentala zen metodo, teknika eta instrumentuetan, eta bitarteko tradizionalak berriekin (3Da barne) uztartzen zituen, hiri-paisaia eta -iruditeria irudikatzean dentsitate handiko bere unibertso poetikoa bistatik galdu gabe.

Erakusketa Kondestable jauregiko 1 eta 2 aretoetan egonen da ikusgai apirilaren 29tik ekainaren 5era bitarte, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, astelehenetik igandera.

Jabi Villarreal (Iruñea 1962) Arte Ederretan lizentziaduna zen Pinturako espezialitatean Euskal Herriko Unibertsitatean. Fakultate horretan bertan irakasle, arte garaikidearen teknikak arakatzen jardun zuen bizitza osoan, eta 500 pieza baino gehiago biltzen dituen lan artistiko luze bat du, 57 urterekin goiz hil bazen ere. Villarrealek eragin handia izan zuen bere ingurukoengan, eta hainbat talde-erakusketatan parte hartu zuen, baita bakarkako erakusketetan ere, batez ere Euskal Herrian, baina mugak ere gainditu zituen, Estatu Batuetaraino eta Txinaraino, besteak beste. Bere lehenengo bakarkako erakusketa Iruñean egin zuen Nafarroako Aurrezki Kutxaren Kultura-areto zaharrean, 1985ean.