FAS ZINEKLUBA: “MALMKROG”

2022ko maiatzak 31

19:15etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Malmkrog · 2020 · Errumania · 200 min. · Zuz.: Cristi Puiu · V.O.S.C.

Saioa 19:15etan hasiko da.

Etxe eguzkitsu eta armarridun batean, goi klaseko lagun talde bat elkartzen da Nikolaik gonbidatuta, lurjabe boteretsu bat bera munduan barrena asko ibilitakoa. Malmkrogeko etxean, Transilvanian, urtezaharrak pasatuko dituzte, otordu ederrak eta joko sozialak eginez; moralaren, politikaren, heriotzaren, gaizkiaren eta abarren gaineko eztabaida sakonak izango dituzte. Hala, orduak pasatuko dira, eta tentsioak handituko.

Elkarrizketa mardulak, saiakera literariotik hurbilago diren gai eta eztabaidak.

Baina filmak badakartza idatzizko testuaren gainetik dauden gauzak. Zerbitzarien isiltasuna aristokraten elkarrizketa bezain handia da; frantsesez dihardute elkarrekin, eta alemanez zerbitzariekin mintzatzean; tentsioa handitzen doa, eta iraultza piztuko dela igartzen zaio.

Horretaz gainera, nabarmentzekoak da nolako araztasunarekin darabiltzan soinuak, aldagelak, objektuak, musika partitura eta irudien enkoadratzeak.

Gonb.: Iñigo Ongay (filosofoa)

www.cineclubfas.com