LEPOAN HARTU

Telesforo Montzon (1970)

Gazte bat lurrean aurkitu dugu
Lore gorriz beterik golkoa
Burdinen atzetik ihesi dator
Euskal gazteriaren oihua
Mutilak eskuak elkar gurutza
Egin ta bultza denak batera
Bidean anaia erortzen bazaik
Lepoan hartu ta segi aurrera

Tria lara tria lara la la tria lara

Lepoan hartu ta segi aurrera

Ez dugu beldurrik, Ez dugu lotsarik
Nor geran, zer geran aitortzeko
Ez gaituk lapurrak, ez eta zakurrak
Kataiaz loturik ibiltzeko
Gizonak bagera, jozagun aurrera
Gure herriaren jabe egin arte
Askatasunaren hegal azpian
Kabia egiten ohituak gare
Ibiltzen aspaldi ikasia dugu
Otsoak eskutik hartu gabe

Tria lara tria lara la la tria lara

Lepoan hartu ta segi aurrera
Arrotzek ezpataz hil nahi banaute
Isilduko gaituztelakoan
Zutitu ta euskaraz mintzatuko naiz
Nere hiltzailearen aurrean
Mutila etzazu nigarrik egin
erortzen banaiz gau ilunean
Izar berri bat piztutzera noa
Euskal Herriko zeru gainean