LAURIANNE BONJOUR NUPEKO FISIOTERAPIAKO EGRESATUAK

Laurianne Bonjour, NUPen Tuterako campusean.

irabazi du 2016-2017 ikasturteko Karrera Amaierako Sari Nazionaletako bat

Sarituak bere kontsultaren kudeaketa eta Aspil Jumpers-Ribera Navarra FS taldeko fisioterapeuta lana uztartzen ditu gaur egun

Laurianne Bonjour Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Fisioterapiako egresatuak 2016-2017 ikasturteko karrera amaierako bigarren saria eskuratu du, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak emana. 2.650 eurokoa da saria.

Laurianne Bonjour (Besançon, Frantzia, 1984) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Erasmus ikasle gisara Filologia Hispanikoko lizentziatura amaitzera etorri zen. Gero, Jarduera Fisikoen eta Kirol Jardueren Goi Mailako Gradua egin zuen Gasteizen (2006-2008), eta, aldi berean, kirol monitore aritu zen Arabako hiriburuko hainbat zentrotan. 2008an kiromasajeko eta kirol masajeko prestakuntza hasi zuen, eta 2010ean Maldiva uharteetara joan zen, hotel resort bateko masaje zentroaz arduratzera.

2012an Tuterara joan zen, NUPeko Fisioterapiako Gradua ikastera, eta Cascanteko Aluvión Kirol Klubean egin zuen lan aldi berean, baita Cascanteko Termoludikoan ere, sorosle gisara. Bere ikasketetan, NUPeko espediente onenaren hiru sari jaso zituen jarraian, graduaren lehenbiziko hiru urteetan. 2019az geroztik, fisioterapia-kontsulta propioa du, FisioSport Cascante izenekoa, eta, horrekin batera, fisioterapeuta dihardu lehen mailako areto futboleko Aspil Jumpers-Ribera Navarra FS taldean. Iaz amaitu zuen NUPen Fisioterapia Inbasiboko Espezialitateko Diploma.