KANTALASAI: MIARRITZE, IRAILAK 4

Kantalasairen 20. urteurrena, Arrokaren eskutik

Hilabete honetakoa ez da usaiako Kantalasai izanen, Arroka elkarteak ekimen honen urteurrena ospatzen baitu eta horretarako gomita bereziak izanen baititu.

2022tik, hilabeteko lehen igandean KANTALASAI antolatzen du Arroka elkarteak Miarritzen.

KANTALASAI ez da kontzertu bat, hitzordu herrikoi bat da, zeinetan Arroka elkarteko kideek eta nahi duen orok kantatuz parte hartzen duen. Errepertorioan, 150 euskal kanta baino gehiago, aniztasun handiarekin: ipar Euskal Herriko kantariak (Etxahun Iruri, Labèguerie,Etxamendi eta Larralde,Manex Pagola, Pantxo eta Peio, Anje Duhalde…) Hegoaldekoak (Laboa, Imanol, Lertxundi, Lete,…) eta beste hainbat.

Hastapenean, merkatuko auzoan egiten zen Kantalasai, baina geroz eta arrakastatsuago zenez eta euria eginez gero (erran daiteke aski ohikoa dela edo zela Euskal Herrian…), aterpea atzematea zaila zenez; Kasinoaren aitzineko plazara mugitu zen Kantalasai ekimena. Bertan, euria izanez gero, Kasino barnean kantatzeko parada izan da, urte hastapenetik Diane aretoa erabiltzen da.

Parte hartzaile kopurua 100 eta 200 lagunen artekoa izaten da, sasoinen arabera, eta jatorriari dagokionez, 50km-ko erradiotik heldu direla erran daiteke, Tyrossetik hasi eta Donibane Lohizunera.

Hurrengo Kantalasai, irailaren 4an izanen da eta berezia izanen da, bi talde gomitatu baititugu, bata Tafallakoa (Nafarroa) eta bestea Barakaldokoa (Bizkaia).

9:30etik aitzina, kantu liburuxkak salgai izanen dira.

Gomitei harrera egin ondotik, Kantalasai 10:30ean hasiko da 12:00ak arte. Ondotik, Mutxikoak.

Izena emanez gero, bertan bazkaltzeko parada izanen da 13:30ean.

Urteurren hau baliatu nahi dute ere, Joanes Hillau abesbatza zuzendariari omenaldi bat egiteko, Baigorriko musikari familia bateko semeak 2002tik animatzen ditu antalasai hitzordu guziak, baita errepikak eta bestelako ekimenak ere. Esker handi bat.

Hitzordua, beraz, irailaren 4an, igandearekin, 10:30etik aitzina Kasinoaren aitzinaldean.