EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA HOBE ULERTZEKO EGUTEGI BAT

Urte bukaera honetako berritasun bat: Mintzalasai elkarteak, EEP eta EKEren sostenguarekin, EGUN BAT, HITZ BAT egutegia argitaratuko du. Egunerokotasunean, urteko 365 egunetan euskararekiko eta kulturarekiko lotura bat sortzeko tresna ederra izanen da.

Batzuetan zailtasunak ditugu Euskal Herria, kultura, hizkuntza euskaratik urrun diren horiei azaltzeko. Egutegi iraunkor honek horretarako giltza batzuk eman nahi ditu.

Egunero, egutegi honen erabiltzaileak euskarazko hitz bat deskubritzen ahalko du bere frantsesezko itzulpenarekin eta horrez gain, 7 gai hauen inguruko kontzeptuak azalduak izanen zaizkio: hizkuntza, kultura, historia, geografia, pertsona/pertsonaia historikoa, soziolinguistika, erran zaharrak.

Egutegia abenduan erosten ahalko da, 8€-tan, Internet bidez edo hainbat salmenta puntutan.

ESKAINTZA BEREZIA: oraindanik aitzin-manaketa bat egin daiteke prezio berezian Mintzalasai festibalaren karietara: 5€-tan, Hemen: https://labur.eus/egun1