GALAXIAREN LORATEGIA

Zientzia eta ingurumen-dibulgazioko proiektua. Hezkuntza-entitate, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteek parte hartu dute jarduera honetan.

Iruñeko Udalak Planetarioaren laguntzarekin lorategi berezi bat eraiki du Yamaguchi Parkean. Udalaren Lorategietako Zerbitzuak hautatutako 500 zuhaixka baino gehiagok Esne Bidearen landarezko irudikapena osatuko dute. Zuhaixka bakoitzak Galaxiako eremu zehatz bat ordezkatuko du bere izar, nebulosa, kumulu eta ezaugarri guztiekin.

Bideoa: