CHRISTIAN GARRIDO: ERAKUSKETA

 

Urriaren 24tik azaroaren 25era, Christian Garrido argazkilariak azken hamar urteotan egin dituen argazkiez osatutako erakusketa bat paratuko du ikusgai Iruñeko San Frantziskoko Liburutegian.

Bidaietako irudiak dira, Kuba, Sri Lanka, Maroko, Jordania, Italia, Mexiko edo Kirguistanen ateratakoak, eta gai kostunbristak jorratzen dituztenak.