AURTENGO GAZAITA

 

Lurrama 2022, Biarritz, azaroak 10, 11, 12

 

Cyrille Marlin paisaia antolatzaile eta geografo da. Bordaleko Arkitekto eta paisaien eskolan erakasten du eta UMR Passages 5319-CNRSeko ikertzaile da.

Aurtengo edizioaren gazaita izanen dugu. Azaroak 10ean, ostegunean, goizeko 11etan gela nagusian hitzaldi bat eginen du “Gure mendiak bizi dira, ageri da !” gaiaren inguruan.

Bere ibilbidea

Badu 5 urte, mendien biztanleen bizi moldeak paisaien garapenaren arabera ikertzen dituela. Bere behaketa lana laborantza eta laborarien pratikeri buruz eramaten du bereziki. Helburu bikoitza du : alde batetik nola eguneroko pratikek mendiko paisaien aldaketak eta kudeaketa eragiten dituzten, eta bestetik ulertu zerk eragiten duen ibarretako biztanleen ingurumen hurbilenean eguneroko esperientzietan eta mendia bizitzeko moduan.

Bazter lurraldeetan berrikuntzak egiteko kapazitatea ikertzeko programa baten kari, Xibero, Oztibarre, Iholdi eta Garaziko lurraldeetako laborarien esperientzien inbentarioa egin du. Ehun bat ikasle etxaldeetan murgilduz, laborarien gana joan ziren beren egunerokoa eta bizi moldea ezagutzeko helburuarekin.

Gainera, paisaien aldatze eta mendiko biztanleen bizi moldeeri interesatzen da : lehenik puntualki edo erregularki diren gertakari kaltegarriek duten eragina (uholdeak adibidez Japonian edo Pirinioetan), eta garapen urria duten aldaketa maltzurrek duten eragina : adibidez elikadura, baserrialdeko biztanlegoaren zahartzea, ibarren urbanizazioa, mendiko bizi moldeen elkartasun eskasa, bizitokien prezioen emendapena, aldaketa klimatikoak, laborantza pratikeri aisialdien gehitzea, eguneroko biziaren kostua, basa animalien presentzia, laborantza etikak…

 

Eta ez ahantz laguntzaile izaiteko, izena eman behar dela  !
­
­
IZEN EMATEA
­