“BARNEKO GARRASIA”, ARGAZKI ERAKUSKETA

 

ZIUDADELAKO MISTOEN PABILOIA, LEHENENGO SOLAIRUA.

2023KO URTARRILAREN 15 BITARTE.

 

Afrikako indarkeria sexista eta argazkigintzaren munduko diskriminazioa dira ‘Barneko-garrasia’ erakusketaren ardatz nagusiak, Ziudadelako Mistoen eraikinean. Lehen solairuan egonen da ikusgai 66 argazkik osatutako erakusketa, Afrikako 16 artista gaztek egina, gehienak Senegalen, Malin, Togon, Beninen, Kongon, Boli Kostan eta Ginean jaiotako emakumeak. Emakume argazkilari gazte horiek Argazki-artearen Afrikako Federazioaren (FAAP) kideak dira eta beren sorkuntza artistikoaren bidez gizarte esparru guztietan dauden desberdinkeriei buruz hausnarketa egiten dute.

‘Barneko-garrasia. Genero-indarkeriak. Afrikako argazki garaikideak’ erakusketak emakume argazkilarien konpromisoa erakusten du emakumeen eskubideen babesaren aldeko borrokan. Beren arteak eskubideen eta generoaren inguruko gaiei buruz sentsibilizatu eta haiek salatzea ahalbidetzen du, emakume afrikarrek argazkilaritzan duten funtsezko eginkizuna balioesteaz gain. Ekimena Senegalen sortu zen, eta sorkuntza prozesuak aberastu eta ikaskuntza eguneratzen duten trukeak bultzatzen ditu.

 

16 emakume artistak eta beren aldarrikapenak

Egileen artean Roxane N’daque dago, zeinak itxura maskulinizatua duten emakumeen aurkako diskriminazioa ardatz baitu. Ousmane Goïtak Maliko gizartean emakumeak duen balioa nabarmentzea du, helburu estetika femeninoaren bidez; eta, zentzu berean, Pyspicek (Papa Youssoupha Seck) emakumeen rola Ginean interpretatu eta azpimarratzen du.

Emmanuele Aholouk emakumeen eta gizonen arteko eskubide, betebehar eta aukera berdintasuna aldarrikatzen du, Lina Mensah-k berriz, Togon emakumeen eskubideak errespetatzeko beharra aldarrikatzen du; batez ere, ibilbide profesionalean. Esparru profesionala eta emakumeen gaitasunak dira Nana Marie Hélène Fayeren artearen ardatz. Beatrice-Nicole Nyom Kouadiok Boli Kostakokoa bezalako gizarteen gaiztakeria makiabelikoa salatzen du eta Koukambakana Matthieu Uriellek diskurtso sexistak desmuntatzen ditu bere bizipenetatik. Beste bizipen batzuk, Benineko emakume gudarienak, dira Emmanuel Alexis Aikoren artearen ardatz.

Bortxaketaren drama da Oumou Kalsoum Baldéren lanaren gakoa. Mezu baikor batekin Ly Lagazellek itxaropena agertzen du maskulinotzat jotzen diren roletan Afrikako emakumeek dituzten aukerekiko, eta Samuelle Paul Bangak eta Nadi Jessicak emakumeek etxean jasaten duten diskriminazioa eta etxean gertatzen den indarkeria fisikoa eta ahozkoa lantzen dituzte. Ismaila Dioufek, bestalde, gizonek etxean duten estatusa azpimarratzen du, Mystic Bram’sek (Ibrahima Dia) emakumeek erlijioen munduan dituzten eskubideei buruzko mezuetan jartzen du begirada eta Hamien N’goran Yanick Michaelek emakumeei inposatutako bereizketa salatzen du.

 

Afrika behar-beharrezkoa

‘Barneko-garrasia’ erakusketa ‘Afrika behar-beharrezkoa’ programazioaren barruan dago, zeinak udazken honetan hogeita bi edizio eginen baitu. Zikloa osatzen dute beste bi argazki-erakusketek, zinema-zikloek, irakurketak-klubek eta elkarrizketek, eta denek ardatz dituzte emakume afrikarren gaiak, genero-indarkeriak, krisi klimatikoa, egungo gaiak eta gatazkak. Iruñeko Udala hasieratik ari da ziklo horrekin elkarlanean, Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaren bitartez, sentsibilizaziorako dirulaguntzak deituta.

‘Afrika behar-beharrezkoa’ honako GKE hauek sustatzen dute: Bakerako Lankidetza Batzarrea, Felipe Rinaldi Fundazioa, Medicus Mundi, Oxfam Intermon, Proclade Yanapay, SED (Elkartasuna/Hezkuntza/Garapena) eta Tau Fundazioa. Jarduerek xede dute Saharaz hegoaldeko Afrikari buruzko estereotipoak desegitea eta berdintasunean eta elkarrekiko laguntzan oinarritutako lankidetza sustatzea, genero-ikuspegiarekin eta emakumeei berebiziko arreta eskainiz. Programazio osoa Afrika behar-beharrezkoa webgunean kontsultatu daiteke.

 

‘BARNEKO-GARRASIA. GENERO-INDARKERIAK’. ARGAZKI GARAIKIDEAK

16 artistaren, gehienak emakumeak, 66 argazki: 

  • Béatrice-Nicole Nyom Kouadio, Boli Kosta
  • Lina Mensah, Togo
  • Emmanuele Aholou, Boli Kosta/Togo
  • Ousmane Goïta, Mali
  • Ismaïla Diouf, Senegal
  • Koukambakana M. Urielle, Kongo/Senegal
  • Mystic Bram’s, Senegal
  • Dago Nadi Jessica, Boli Kosta
  • Oumou K. Baldé, Senegal
  • Nana Marie Hélène Faye, Senegal
  • Samuelle P. Banga, Kongo/Senegal
  • Roxane N’da, Boli Kosta
  • Yanick Hamien, Boli Kosta
  • Ly Lagazelle, Boli Kosta
  • Emmanuel Alexis Aïko, Benin
  • Pyspic, Senegal, Ginea-Conakry