EUSKOA: NOREN TXANDA?

 

Zein lekutan gustatuko litzaizueke euskoa erabiltzea?

Okindegia, farmazia, ile-apaindegia, optikaria, liburu denda, garajea, janari saltegia, medikua, elkartea, jatetxea, etab.: bete zerrenda inprimakian, behereko botoian klik eginez!

Gero, profesional horiek ikustera joaten ahalko gara, eta orduan erraten ahalko diegu haien bezeroetarik 5, 10, 20 edo 30ek tokiko monetan ordaindu nahi luketela; horrek Euskoren kide egitera bultzatu behar lituzke!

Noren txanda?