IKASTOLEN ERESERKIA

 

 

Telesforo Montzon (1970’)

 

 

 

Plazara, euskara plazara!

euskaldun irakasle eta ikasleok dantzara!

plazara, dantzara!

Geure herriaren geroa bait gara

 

 

Bai, arreba ta anai,

guk ere herria izan nahi,

geure lurrak laiatuz eta irauliz

udaberriko emaitzaren zai!

herri jakintza nahi dugu

eta jakintza herriarentzat nahi!

 

 

Plazara, euskara plazara!

euskaldun irakasle eta ikasleok dantzara!

plazara, dantzara!

Geure herriaren geroa bait gara

 

 

Ez, erderarik ez!

euskadin sortu ginanez

Denok Euskara bakar bat nahi dugu

Bizi giro ta jakintza bidez

Mundu berri bat nahi dugu

Herri bakoitzat beretik emanez

 

 

Plazara, euskara plazara!

euskaldun irakasle eta ikasleok dantzara!

plazara, dantzara!

Geure herriaren geroa bait gara

 

 

Plazara, euskara plazara!

euskaldun irakasle eta ikasleok dantzara!

plazara, dantzara!

Geure herriaren geroa bait gara