MINTZALASAI IKASTETXEETAN

 

BAB hiri-eremuan, euskaraz ikasten duten 1.600 haurrei zuzenduriko aktibitate programa.

“Haurren artean, euskaraz gozatzeko aktibitateak”

Testuingurua

  • BAB hiri-eremuan, sail guztiak kontuan hartuz, ama-eskolatik lizeora 2500 ikaslek euskara eta euskaraz ikasten dute. Horien artean, gehienek eskolan eskuratzen dute etxean transmititua izan ez zaien hizkuntza.
  • Haur baten bizian euskara geroz eta presenteago izan, geroz eta jario, plazer eta espontaneitate gehiagorekin mintzatuko da. Eskola denbora ez da nahikoa beraz, euskararekin lotura sendoak eraikitzeko.
  • Ikasgelatik aire hartze eremura eta ikastetxetik plazara doazen zubi linguistikoak beharrezkoak dira, alor akademikotik afektibora pasatzeko.

Helburuak

  • Dimentsio pedagogikoa: Euskara praktikatuz jarioa landu, espontaneitatea sortu, erosotasuna azkartu…
  • Dimentsio soziala: euskarazko aktibitateen bidez sail desberdinetako ikasleen artean gurutzaketak antolatu, gurasoak beren laguntza rolaz kontzientzia harrarazi.
  • Dimentsio sinbolikoa: Euskara plazerrarekin lotu, jarduera berriak esperimentatu, euskara erabili irakaslea ez den beste heldu batekin…

Igurikatutako ondorioak

  • Biharko euskaldunei euskara bizia, funtzionala eta praktikoa aurkeztuta.
  • Hezkuntzako eragileei euskaraz lan egiten duten eragileak argitan emanak.
  • Haien laguntzaile rolean inplikatutako gurasoak.

Publikoa

  • BAB hiri-eremuan euskaraz ikasten duten 1.600 ikasleak: eredu guziak (ordu parekotasuna, euskara indartua, murgiltzea) eta sail guziak (publiko, ikastola, giristinoa).
  • Ama eskolatik CM2rat.