MILA GARCÍA: ERAKUSKETA

 

ZIUDADELAKO BOLBORATEGIAK 2022ko abenduak 2tik 2023ko urtarrilak 22ra hartuko du ‘Mila García: Historias con alma de papel’ erakusketa.

Paperezko arimadun istorioak Mila García artista nafarraren erakusketa bat da. Bertan erakusleiho-apainketako proiektuei lotutako obren hautaketa bat oparitzen digu eta paperean eskuz egindako mundu txikien konplexutasun eta edertasunarekin harritzen gaitu.

Unibertso magikoen erakusketa benetan pertsonala dugu gure aurrean, non egileak maisutasuna, teknika eta arima agerian uzten baititu pertsonaia eta objektu txikien bikaintasun eta xehetasunetan ez ezik, bere konposizioei hizkuntza propio, irudimentsu eta koloretsua ematen dien paleta kromatikoa modu delikatu eta harmoniatsuan erabiltzean ere.

Paperezko arimadun istorioak irudimenarekin bidaiatzeko gonbidapena da. Erakusketa honek Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian ipuin liluragarrian eta haren izaki miresgarrien munduan murgilduko zaitu. Jauzi batez, Beyond Atlantisen itsasoaren sakontasuna esploratzen duten pertsonaia fantastikoetan murgiltzeko aukera izanen duzu edo Giardino oso berezi bat esploratzeko, non berez lorategi exotikoak diren izaki bitxiak zain ditugun.

Operaren magiaz gozatzeko aukera ere izanen duzu, Mozarten Txirula Magikoaren protagonistekin edo Pucciniren operetako damekin. Harrituko zaituzten intsektu eta txori kirolariak ere topatuko dituzu Mila Garcíaren unibertsoan barnako ibilbide liluragarri honetan.