TXISTU KONTZERTUA ABENDUAK 19AN

 

Bilboko Udal Txistulari Banda eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen kontzertua

 

Kondestable jauregiko kontzertu aretoa. Kale Nagusia 2, Iruñea

2022ko abenduak 19an (Astelehena) 19:00etan

 

Hil hontako 19an, Bilboko Udal Txistulari Banda eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren arteko hitzarmenari esker, Iruñeako Kondestable Jauregiko kontzertu aretoan ekitaldi berezia eskeiniko da, Aitor Uharte, Uxue Ardanaz eta Inar Lezaun Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleekin batera.

19:00etan Txistulari boskotea kontzertu aretoko eszenatokira igoko da nafar ikasleak lagun dituztela, Euskal musika tradizionala eta gaur egungoa bateratzen duen programa bat eskeiniz. Aforo mugatua izango da doako sarrerarekin.

Gorka Zabaletaren gidaritzapean, Bilboko Udal Txistulari Bandak Aitor Furundarenaren “Aurtzaka”, Jose Ignazio Ansorenaren “Zurrumurru” eta “Bedaio”, kutsu tradizionaleko Isidro Ansorenaren “Ana Mari” eta Santos Intxaustiren “1. kontrapasa” eta estilo berritzaileagoko Jon Etxeandiaren “Oroipen ona” eta Pedro Fernandez de Agirreren “Tarantella” barne dituen programa berezia eskainiko digu.

Bilboko Udal Txistulari Banda, munduko danbolintero talde profesional bakarrenetarikoa izanik, erdiaroko ministrilen eta juglarren testigantza bizia dira. Egun, txistuak izan duen garapen handiaren eredu garbia kontsidera genezake talde hau.

Hitzarmen honen helburu nagusia banda profesional eta bestelako taldeen arteko elkarlana bultzatzea da. Ikasle gazteentzako benetan esperientzia aberasgarria sortuz.

Zuzendaria: Gorka Zabaleta

Bilboko Udal Txistulari Bandako partaideak

  1. Txistua: Gorka Zabaleta
  2. Txistua: Idoia Kareaga

Silboteak: Peio Irigoyen eta Sabin Bikandi

Perkusioa: Asier García

Kolaboratzaileak: Aitor Huarte, Inar Lezaun eta Uxue Ardanaz