EUSKO: 10 URTE

Euskok zure laguntza behar du, bere 10. urteburua ospatzeko!

2023 urte berezia izanen da, Euskal Herriko tokiko monetak bere 10. urteburua ospatuko baitu, eta, gainera, apirilaren 15ean, larunbatean, Eusko Eguna besta herrikoia berriz antolatuko baitu Ezpeletan.

Hitzordu horiek ahal bezain ontsa prestatu eta lurralde osoan horien berri emateko, Euskok zure laguntza behar du: eman iezaiozu dirua elkarteari!

Zerga ordaintzailea bazara, zure emaitzaren zenbatekoaren % 66ko zerga murrizketa izanen duzu.

Hala, 30 € emanez gero, 10 € itzuliko zaizkizu 😉

Emaitza bakoitza garrantzitsua da, ez dio axola zenbatekoa den!

Dirua eman

Zergatik Euskori dirua eman?

Zure laguntzarekin, tokiko monetaren garapena zalutzen ahalko dugu. Eusko proiektua egituratzailea da Euskal Herriarentzat. Trukeak birkokatzeko tresna da. Tokiko monetak zirkuitu laburrak garatzen ditu eta tokiko enpleguari laguntzen dio. Elkartasun-moneta honek lotura soziala indartzen du, euskara biziarazten du eta herriko elkarte bizia diruztatzen du: aurten, orotara 60.000 eusko baino gehiago eman zaizkie 60 bat elkarteri!

Zure emaitzari esker, gure baliabide propioak emendatzen ahalko ditugu, autofinantzaketaren partea handituz (% 80ekoa 2021ean), gure langile taldeak sendotzen eta profesionalizatzen ahalko ditugu, tokiko monetaren erabilera errazteko tresna berriak eraikitzen ahalko ditugu eta erabiltzaile partikularren eta profesionalen sarea garatzen segitzen ahalko dugu.

Euskori dirua emanez, balio sendoak dituen lurralde proiektua babestuko duzu eta azkarki parte hartuko duzu Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioagoaren eraikuntzan

Euskori dirua eman nahi diozu?

Igor zure dirua transferentzia bidez zure eusko kontu-tik, Eusko gehituz hartzaile gisa: 107 788 874 kontu-zenbakia.


Euskopay aplikazioa baduzu, eskaneatu gure QR kodea.


Kasu: Emaitza euskoz eginez gero, ez da zerga murrizketarik izanen.

Milesker zure eskuzabaltasunagatik eta engaiamenduagatik!

Dirua eman