BERLINALE 2023

 

Ezin zara Berlinalera joan

baina zure lanei buruzko informazioa aurkeztea gustatuko litzaizuke?

 

Basque. Audiovisual. Berlinaleko merkatuan egongo da, eta, beraz, bertara joateko aukerarik izan ez baina sektoreko profesionalei beren lanari buruzko informazioa eskaintzeko interesa duten ekoizle guztiak gonbidatu nahi ditugu info@basqueaudiovisual.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz gurekin harremanetan jartzera. Eskertuko genizueke, bertan, ahalik eta informazio gehien helaraztea, eta zer bilatzen duzuen edo zuen helburuak zein diren adieraztea.

Horrela, zuen lanen garapenean lagundu ahal izango zituztegu.

 

 

Nazioarteko koprodukzio bat gauzatu nahi duzu?

 

Berlinale Co-Production Market-en nazioarteko ekoizleekin biltzeko hautatutako 33 proiektu zinematografikoen zerrenda argitaratu du Berlinalek.

➖ Otsailaren 18tik 22ra egingo da.

➖ Bere helburua finantzaketa bermatzea

eta datozen urteetan nazioartean ekoiztuak izatea da.

➖ Hautatutako lanei buruzko informazioa ezagutu.

Informazio gehiago