BELEN AREVALO RODRIGUEZ: ERAKUSKETA ETA SOLASALDIAK

 

GOTORLEKUKO BOLBORATEGIA.

OTSAILAREN 4TIK MARTXOAREN 11RA. 12:00. HITZALDIAK.

 

Belen Arevaloren ‘A-gerpenak. Paper Gaineko arkitekturak’ erakusketak hitzaldi osagarriak izango ditu otsailaren 4tik martxoaren 11ra bitartean.

Egileak bertaratutako publikoarekin eta protagonista desberdinekin partekatuko du saioa. Otsailaren 4an Tomás Sobrino margolariak parte hartuko du, otsailaren 11n Maite Cengotitabengoa galeristak, otsailaren 25ean Ventura Ruiz idazle eta aktoreak, martxoaren 4an Koldo Sebastián margolariak, eta martxoaren 11n Romá Arranz arte irakasleak. Hitzaldiak 12: 00etan izango dira, Bolborategiaren aretoan bertan, eta sarrera librea izango da lekua bete arte.