FAS ZINEKLUBA: “L’ÉVÉNEMENT”

 

Ikus-entzunezko emanaldia

2023ko otsailak 14

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

 

L’événement · Frantzia · 2021 · 100 min · Zuz.: Audrey Diwan · V.O.S.C.

+ KORTeN!: Serendipia. Iban del Campo.   EH, 2022, 16′. Fik

Annie Ernaux-en nobela autobiografikoan oinarritua. Anneren gaineko kontakizuna da, 60ko  urteen amaieran kokatua, Frantzian. Garai hartan, abortatzea kartzelarekin zigortu zezaketen. Kontuak horrela, idazle izateko anbizioa duen Literatura ikasle on bat konturatuko da haurdun dagoela. Bizitzan dituen itxaropen guztiak hondoratzear ditu; hala ere, berak ez du ama izan nahi 17 urterekin, eta, inori ezer esan gabe, bide guztiak baliatuko ditu haurdunaldia eteteko.

Drama xehatzailea, abortuaren gogortasuna erakusten duena, bereziki egoerari aurre egiteko babes moralik edo praktikorik ez dagoen zirkunstantzietan.

Eszenaratzeak Anneren nahigabean jartzen du fokua, haren bakardadean eta berebat zuzen jokatzen ari delako konbentzimenduan.

Urrezko Lehoia atera zuen (film onenarena) Veneziako Zinemaldian.

 

Trailerra

 

Gonb.: Iban del Campo (zuz), Mónica Aparicio (Fas)

www.cineclubfas.com