JAVIER MENDINUETA: ERAKUSKETA

 

OMENALDIA VAN GOGHI. JAVIER MENDINUETA margolariaren erakusketa.

Txantreako Liburutegi Publikoan, otsailaren 15etik martxoaren 15era.

 

Javier Mendinueta margolari txantrearrak bere auzoko liburutegian zintzilikatu du erakusketa, pintzelak uzten dituenean maiz erabiltzen duen liburutegian bertan.

Bere hitzetan: “Van Gogh nire pintorerik gogokoena da eta, horregatik, aurkezten dudan erakusketak Van Goghi omenaldia egiten dio. Asko irakurri dut margolari bikain honi buruz. Erakusketan Van Gogh beraren esaldiak irakurri ahal izango dira”.