MARTXOAK 8: ARGAZKI-LEHIAKETA

 

Udalak eta Tederrek argazki-lehiaketa antolatu dute,

gazteei bideratuta, martxoaren 8a ospatzeko

 

Berdintasunaren arloan kontzientziatzeaz gain, tokiko merkataritzari lagundu nahi zaio ekintza honen bidez. Herriko dendetan lanak erakutsi eta sariak trukatuko baitira.

Lau sari eta akzesit bat ezarri dira, hirian egindako erosketengatik trukatzeko. Guztira, 1.000 euro banatuko dira.

Lizarrako Udaleko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko eta Berdintasuneko Arloek, Teder Elkartearekin lankidetzan, argazki-lehiaketa bat jarri dute abian, gazteei bideratuta, martxoaren 8a dela eta (14-25 urte bitartekoentzat, 1998 eta 2009 artean jaioak). Ekintza honen helburua bikoitza da: alde batetik, berdintasuna sustatzeko lanean jarraitzea eta, bestetik, belaunaldi gazteen artean tokiko merkataritzan erosketak dinamizatzea eta sustatzea.

Aurtengo martxoaren 8ko leloari eginen diote erreferentzia irudiek: ‘Somos diversas, ahora libres, Anitzak gara, orain askeak’. 4 sari ezarri dira, orotara 1.000 euroko kopuruarekin: 300, 250, 200, 150 eta 100 euroko akzesita emakume parte-hartzaileen artean boto gehien jaso dituen egilearentzat. Kanpainari atxiki nahi zaizkion establezimenduetan erosketak egiteko erabiliko dira sariak, eta denda horietan aurkeztutako argazkiak erakutsiko dira.

Parte hartu nahi duten dendek eta argazkiak bidali nahi dituzten gazteek, otsailaren 28ra bitarte bidal ditzakete, 14:00etan, eta beren datuak ere helbidera honetara bidali behar dira: desarrollo.local@estella-lizarra.com

Bozketa Lizarrako Udalaren web orriaren bidez eginen da, baina argazki guztiak Udalaren eta Teder Elkartearen sare sozialetan argitaratuko dira.

Xehetasun guztiak, oinarrietan:

http://www.estella-lizarra.com/wp-content/uploads/2023/02/Bases-concurso-de-fotografias.pdf