SANFERMINAK 1939-1943

 

1939ko egitaraua. Diktadura. Azalean nahiz barruan: “Año de la Victoria” eta “fiestas para honrar al glorioso Obispo y Mártir”. II. Errepublikako demokrazia bortxaz desagerrarazi ondoren erlijioa itzuli da, nabarmenki.

Jaiak hogeia arte luzatu dira: “Días 18 y 19: Grandes fiestas conmemorativas del alzamiento nacional en Navarra”.

Bitxikeria: 1942ko gibeleko azalean txistulari bat hiru banderen aitzinean: Iruñekoa (berdea), Nafarroakoa (gorria) eta espainiarra (gorria, horia eta morea). Hots, Sotes marrazkilariak errepublikar bandera egin zuen, ez frankista. 1942an! Galdera da ea Sotes jauna bizirik atera ote zen.

“Zezensuzkoa” zer den espainolez azaltzen da (“toro de fuego”) eta batzuetan erdaraz bertzerik ez, ohitura zaharra deseginez. Bertzalde, Basotxon eskaintzen ziren txistulari kontzertuak “Banda militar” zenak ordezkatu zituen. Halaber, “dulzaina-dulzaineros” beharrean “gaita-gaiteros” idatzi zuten.

Bertze berrikuntza bat: istorio erlijioso integrista katoliko anitz, sainduen inguruan batez ere. Erreferentzia frankista ugari ere bai, hipika frogetan kasu.

Horrezaz landa, 1943tik entzierroa 7etatik 8etarat aldarazi zuten.