“ENE KARRIKA PIZTEN DUT” BALIABIDEA

 

 

Herriak «Ene karrika pizten dut» baliabidea hedatzen du

 

Energia neurritasunerako bere planaren harira, Herriak «Ene karrika pizten dut» baliabidearen pixkanaka hedatzea programatu du, 2023ko lehen hiruhileko honetan hasiz. 

Argindarra aurrezteko, Herriak hilabeteak daramatza argiteria publikoari loturiko kontsumoa murrizteaz gogoetatzen. Iragan urriaren 15eko gauean, berrogei bat transformazio postu itzaltzearen esperientzia egin ondoren, herriko etxeak erabaki du aterabide berria esperimentatzea, aldi berean ekonomiko eta ekologikoa, nor bakoitzak bere karrikaren argiteria publikoa pizteko aukera ematen duena. «Ene karrika pizten dut» baliabidea da hori.

Karrika bateko argiak sakelako telefonoan klik bat eginez piztea

«J’allume ma rue» (ene karrika pizten dut) baliabideak karrika bateko gaueko argiztapena telefono adimentsuaren bidez edota tauletaren bidez kudeatzeko aukera ematen digu. Zehazki, aski duzu www.jallume.fr webgunera jo eta geolokalizazioa onartzea; horrekin, zauden lekuaren ondoko karrika argiak pizt ditzakezu, herriko kontagailu elektrikoetan kokaturiko kutxen bidez. Behin aplikazioa sakelako telefonoan telekargaturik, aski duzu anpoila bat azaltzen duen ikonoan klikatzea nahi duzun karrika pizteko. Karrika argiak 15 minutuz izanen dira pizturik

Test fase bat eginen da zenbait karrikatan, non argiteria publikoa moztuko baita 23:00 orenetatik goizeko 5:00etara otsailaren 6tik goiti.

  • Subernoa karrika, Sagardiko karrika, Erdikoa, Marizabalenea, Gainekoa, Bernard karrika, Ihiztarien karrika, Arditegiko karrika, Laparka
  • Bianteneko bidea, Xeilako bidea, Pausukoa, Laparkakoa
  • Laparkako karrika itsua

Mailaka jarraituko da martxoaren hastapenean beste 17 kutxa kokatuz. Azkenerako, baliabidea baliagarri gertatuz gero, 106 kutxa kokatuko dira herri osoan zehar.

Bioaniztasuna atxikitzea 

«Ene karrika pizten dut» baliabidea, Hendaiako Herriaren energia neurritasun estrategian sarturik izateaz gain, argi kutsadura murrizten du ere, gaueko bioaniztasunaren onerako.

Hendaia 3508 argipuntuk argitzen dute

Halatan, egiten ari garen argiteria publikoaren modernizatzeari esker, horretarako 2021ean erabili den energia 1 651 375 kWh izan dira, hau da, 2020an baino %22ko kontsumo gutxiago. Herriak egin dituen ahaleginek badute emaitzik, baina jarraitu behar dugu bide horretatik ezen, kontsumoa apaldu bada ere, Zergak Barne izan den kostua 288 815 €koa izan da, hau da, 2020an baino %7 goragoa, energiaren kostua handitu delako.