ABIATZEA DA ZAILENA

 

Bertol Arrieta

 

Botoiari sakatu behar izan zion Maitanek, guztiz itxi ez zedin. Etxera bueltan sartu, eta bi hartu zituen: musuan jarri zuen bata, poltsan sartu bestea. Bigarrenez agurtu zituen banan-banan senarra, semea, alaba. Baita zakurra ere. Ez zen asko luzatu. Negarrari eusten ari zen Maddi, hobe lehenbailehen alde egitea. Diosal egin zien eskuarekin, atea eskuinetik ezkerrera ixten joan ahala orduan eta txikiagoa zen zirrikitutik…

 

https://www.booktegi.eus/liburuak/abiatzea-da-zailena/?utm_source=mailpoet&utm_medium=email&utm_campaign=euskal+literatura+euskaraz+booktegi